Selecciona idioma
T. 944 531 020 / FAX. 944 530 664

Matrikulazioa

MATRIKULAZIOA

GURE BLOGAK MARTXAN DAUDE !!!

Sartu Infotekan

Eman giltza

Zaindu zaitez

Emakumeen kontrako indarkeriari STOP!!!

ESKOLAKO IKASLEEN FAMILIEI:

Hemen dituzue interesgarri izan dakizkizuekeen informazio batzuk: Gorde ezazue behar duzuenerako.

kontaktu CEIP GORONDAGANE
cepgorondagane@yahoo.es

kontaktu AMPA/IGE
gorondagane@gmail.com

AMPA/IGEren BLOGA
Blog AMPA - IGE

GURASO ESKOLA

Txorierriko Gurasoentzako Hitzaldiak

GURASO ESKOLA

GABONAK

GABONAK

FAMILIA AGURGARRIAK
Abenduaren 22an, ostegunean, eskolako azken eguna izango da eta Gabonetako oporrei hasiera emanez, goizeko ordutegia izango dugu.

Etxera joango diren ikasleek 13:00etan amaituko dute, Jantokian gelditzen direnen bila, 14:45–14:55 tartean, etorri beharko duzue.

Hona hemen egun horretako egitaraua: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, hamaiketakoa, jokoak eta gabon kantak.

OHARRAK:

  • Ostegunean, hilaren 22an, 12:15etan abesti saioa izango dugu. Emanaldia bukatzen denean, ikasleak ikasgeletara joango dira.
    Gabon kantak Haur Hezkuntzako patioan egingo ditugu 12:15etan.
    FAMILIA GUZTIAK GONBIDATURIK ZAUDETE !
  • Abesten dugun bitartean, ez oztopatu ikaslegoa eta isilean egon.
  • Egun honetan ikasleak “baserritar” jantzita etor daitezke. Haur Hezkuntzako umeak abarkarik gabe eta arropa guztia markatuta (txapela, zapia,…).
  • Jantokia: Bazkaltzeko, etxera eramateko asmoa baduzue, goizean, tutoreari esan.
  • Garraioa: Abenduaren 22an, garraioa 15:00etan abiatuko da eskolatik.
  • Urtarrilaren 9an, astelehenean, berriro eskolara !!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

AZAROAK 25. EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Dakizuenez, azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko eguna ospatzen da.

Gure herrian, betiko legez, biolentzia honen kontra daukagun konpromezua azpimarratu nahi dugu. Horregatik ekimen batzuk prestatu ditugu gure INOIZ GEHIAGO EZ aldarrikatzeko. Horien artean, bai eskolan bai ludotekan bai gaztetxean hareazko zaku txikiak prestatuko dira gero gure herritarrei banatzeko. Esku argi martxa bukatzean, zaku txiki horiek irudi bat osatzeko hustuko dira biolentzia mota hau pairatu duten emakumeei omenaldi gisa.

Zure hondar aletxoa ipintzeko prest?

Animatu eta zure konpromisoa erakutsi!

INOIZ GEHIAGO EZ !!!

BEKA EZ UNIBERTSITARIOAK

Beka EZ Unibertsitarioak

Goronda beko 1, Posta kutxa 13. 48150 - SONDIKA / T. 944 531 020 / FAX. 944 530 664